Sopeloztarra da Andreu epaileak espetxera bidalitako gaztea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 24a, 18:17
Gazte Asanblada Sopeloztarrak (GAS) jakinarazi duenez, euren herrikidea da gaur Auzitegi Nazionalaren inguruan, Madrilen, atxilotu duten gaztea. Bere kabuz epailearengana aurkeztera zihoanean hartu dute. Fernando Andreu epaileak kartzelara bidali du Etxegarai, 2002ko martxoaren 15ean Algortan kutxazain automatiko bat erre izana egotzita. Horrenbestez, gazte asanbladak mutila askatzea eta "Sopelako gazteria bakean uztea" eskatu du. Gaur, asteazkena, kontzentrazioa egingo dute 19:00etan, udaletxeko plazan. Argazkian, atxiloketen kontrako manifestazioa eskualdean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun