Getxoko udaletxea itxi du goizean Ertzaintzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 24a, 18:45
Gaurkoa aste honetako lanuzteen hirugarren eguna zeukaten Getxoko udal langileek. Bada, goizean, udaletxeko ateetaraino gerturatu dira dozenaka behargin, tokiko agintariek soldatak murriztu nahi dizkietela salatzeko asmoz. Hala ere, eraikinera sartzeko aukerarik ez diete eman. Kasko, ezkutu eta borrez hornitutako dozena bat ertzain jarri dira ate aurrean, sarrera oztopatuz. Izapideren bat egiteko gerturatutako herritarrei ere ez diete sartzen utzi, protestan zebiltzanak bertan zeuden bitartean. Tartean, emakume gazte batek ertzainei galdetu die udaletxea itxita ote zegoen. Agenteetako batek "baietz" erantzun eta "hamabiak aldera bueltatzeko" esan dio. Atzokoan ere ertzain-hezia jarri zuten langileen eta udaletxeko ateen artean. Hala ere, baten batzuk sartzea lortu zuten. Barruan zeuden udaltzainek kanporatu zituzten. Argazkian, gaurko protestaren uneetako bat.
Getxoko udal langileen gaurko protesta iruditan:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun