Ion Etxegarai kartzelatu izana salatu dute Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 24a, 22:36
Gaur iluntzean 60 herritar inguru batu dira, iluntzeko zazpietan, Sopelako udaletxeko plazan, Ion Etxegarairen kartzelatzea salatzeko asmoz. Ordu laurden bat igarota, manifestazioan abiatu dira, "Iontxu askatu!" eta "Herriak ez du barkatuko!" ozen aldarrikatuz. Gazte sopeloztarra gaur arratsaldean atxilotu dute Espainiako Auzitegi Nazionalaren inguruan, Madrilen, bere kabuz epailearengana aurkeztera zihoanean. Fernando Andreu epaileak kartzelara bidali du Etxegarai, 2002ko martxoaren 15ean Algortan kutxazain automatiko bat erre izana egotzita. Mutilaren senideetako batek malkoak begian eman dizkie eskerrak Sopelan bildutakoei. Oraingoz informazio askorik ez daukate, "baina gutxienez ez du Ertzaintzak harrapatu", aipatu duenez.
Ion Etxegarai kartzelatu izana salatzeko mobilizazioa Sopelan:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun