Aurten herriko hiru langile hil direla salatu dute Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 24a, 22:57
"Beste sopeloztar bat hilda. Stop. Patronala hiltzaile!" lelopean, 45 herritar inguruk egin dute elkarretaratzea, iluntzeko zortzietan, Sopelako udaletxeko plazan. Horren bidez, L.T. 57 urteko soldatzailearen heriotza salatu nahi izan dute bere herrikideek. Ordu bete lehenago egin dituzte haren aldeko hileta elizkizunak. Aipatu behargina bere lanpostuan bertan hil zen astelehenean, galdaragintzarako erabiltzen den pieza bat gainera erori zitzaionean, Urdulizko Lointek lantegian. Dagoeneko hiru dira aurten lanean ari zirela hildako sopeloztarrak. Otsailean Julio R.P. 50 urteko Petronorreko langileak galdu zuen bizia. Irailaren hasieran, berriz, 58 urteko J.B. hil zen, Loiuko Indubilsa enpresan jazotako lan-istripu baten ondorioz lau egunez koman izan ostean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun