Azaroaren 25erako deialdiak Uribe Kostan eta Erandion
• Leioan, arratsaldeko 18:30ean, Bulebarrean elkarretaratzea egingo dute mugimendu feministak zein Udalak.
• Berangon, iluntzeko 18:45ean, ekitaldi instituzionala egingo dute, Berangoeta kultur etxean, adierazpen instituzionala irakurriz. Anabel Landa alkateak eta Ane Miren Ayo tokiko Berdintasun arduradunak parte hartuko dute horretan. Ondoren, musika emanaldia eskainiko du Impromptu taldeak. Bestalde, genero indarkeriaren kontrako hainbat kartel erakutsiko dituzte kultur etxean. Erakunde publiko zein pribatuei eskatutako lanekin osatu dute mostra.
• Sopelan, arratsaldeko 7etan, Itzartu emakumeen elkarteak ekitaldia egingo du Udaletxeko plazan, Sopelako Udalaren laguntzaz. Besteak beste, emakumeenganako indarkeriaren aurkako adierazpena irakurri eta mahai-ingurua egingo dute bertan.
• Iluntzeko 7etan, Urdulizen, bi atalez osatutako ekitaldia egingo du, Inola emakumeen elkarteak. Batetik, emakumeenganako indarkeriaren aurkako adierazpen instituzionala irakurriko dute; eta bestetik, "La riqueza de las mujeres" izeneko ipuin kontalaria izango dute nagusiek. Ekimena tokiko kultur etxean egingo dute. Inola emakumeen elkarteak jakinarazi duenez, "Udalaren laguntasuna eta presentzia eskatu dugu, baita alderdi guztiena, udal elkarteena eta bestelako taldeena ere".
• Arratsaldeko 7etan, kontzentrazioa egingo dute Erandioko Altzaga auzoan, metro geltoki ondoan, Erandioko Emakume Gazteen Asanbladak deituta.
• Ordu erdi beranduago, iluntzeko 7:30ean, elkarretaratzea egingo du Itzubaltzetako Kolas plazan Itzubaltzetako Emakumeak kolektiboak.
• Ordu berean, arratsaldeko 7:30ean, Gizatiar elkarteak deitutako elkarretaratzea izango da Bizkaia Zubiko plazan, Areetan.
• Azkenik, iluntzeko 20:00etan Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eskualde mailako mobilizazioa egingo dute Algortan, Telletxen, Bilgune Feministak deituta.