Ostiral honetan hasita, ekimenez beteriko asteburua izango dute haur eta gazteek Urdulizen. Biharko, 5 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako "Liburu magikoen bila" izeneko gynkana antolatu dute, tokiko probalekuan. Horretaz gain, txikienentzako txokoa eta Kontu Kantoi ipuin kontalarien saioa izango dira, aipatu probarekin batera, 17:00etatik 20:00etara. Gynkanan parte hartzeko Urdulizko kultur etxean eman beharko da izena. Etzi, larunbata, Jakin eta Jolas pailazoak egongo dira 12:00etatik aurrera kultur aretoan. Arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara, talo, txorizo eta sagardo festa egingo dute probalekuan. Azkenik, igandean, puzgarri eta tailerrak izango dituzte umeek, 12:00etatik 14:00etara. Argazkia: © Jakin eta Jolas.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!