Zirku ikuskizuna izango da bihar Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 25a, 11:02
Bihar, ostiralarekin, Plentzia eta Gorlizko gazte asanbladak antolatuta, "Ukelele Jauna" izenburuko antzezlana eskainiko du Malas Kompañias taldeak. Ukelele jaunak zirku trebetasun ezberdinak proposatzen ditu bere bakarkakoan: malabarismoak, akrobazia, monozikloa… dena bere umore zorrotzarekin ondo josia, umila eta lotsagabea. Ikuskizun aproposa edozein adinekoentzat. Ikuskizuna Plentziako Jai Alai frontoian izango da, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Argazkian, Ukelele jauna / © Umore Azoka.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun