Bihar egingo dute Berbalagun egitasmoaren aurkezpena Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 25a, 11:19
Izen-emate epe luzearen ondoren, zenbait talde osatzeko beste berbalagun elkartu dira jada Leioan. Hori dela eta, bihar, ostiralarekin, Berbalagun egitasmoaren aurkezpena egingo dute tokiko Sakoneta kiroldegian, arratsaldeko zortzietan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, eraikinean sartu eta eskailerak igota, areto txukun batean elkartuko dira. Dena den, bertaratutakoak gal ez daitezen, pasilloetatik kartelak jarriko dituztela esan dute. Ekimena horrela banatu dute: ongi etorria, bideo emanaldia, beste herrietako berbalagunen esperientziak eta, amaitzeko, luncha. Izena eman dutenak zein oraindik animatu ez direnak daude gonbidatuta ekitaldira. Argazkia: © Leioako Berbalagun.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun