Alde batetik, Getxoko Udalak 45.000 euro gastatuko ditu leku publikoetan jarriko den 4.780 metro luzeko argi-harian eta beste 94 mikrobonbilladun apaingarrietan. Eduardo Coste, Santa Ana plaza, Bizkaia Zubiko plaza, Areetako Etorbidea, Ganeta plaza, Artatza biribilgunea, Asuako errepidea, Arriluze, Zugatzarte, Basagoiti, Amezti, San Nikolas plaza, Euskalerria kalea, Manuel Gainza parkea, Bidezabal, Ormaza biribilgunea, Oiarretxe, Maidagan, Malakate, Andra Mari kiroldegia, Aingeruaren Etorbidea, Villaondoeta eta Salsidu kaleetako hainbat lekutan jarriko dira apaingarriak. Bestetik, tokiko erakundeak bere gain hartuko du udalerriko merkataritza-guneetako argiztapenaren kostu osoa ere: 55.000 euro, alegia. "Bezeroentzat ingurua erakargarriagoa egiteko, eta udalerriko merkatariek eta ostalariek euren jarduera gehitzeko helburuarekin", aipatu dutenez.
Ordutegia
Gabonetako argiztapena piztuta egongo da 18:00etatik 22:30ak arte, igandetik ostegunera, eta 18:00etatik gauerdira arte, ostiral eta larunbat gauetan eta jaiegunetako bezpera egunetan, 2011ko urtarrilaren 6ra arte.