Madriletik datorren legea bete nahi dute, haien arazoak konpontzeko legea alegia (Españako defizit publikoa %9 baino handiagoa da euskal erkidegokoa, aitzitik, %1,5 baino txikiagoa), horretarako murrizketak egin behar badituzte hara hor ideia batzuk: korporatiboen soldata izugarriak murriztu, aholkulari eta konfiantzako lanpostuen kopurua, aparteko orduak, soberan dituzten dietak...
Zure zerbitzuan gaude, ez izan zalantzarik, horregatik gure haserrea azaldu nahi dugu zuri azaltzen zaizun gezurra entzuten dugunean. Langile publikoko itxuraren manipulazioak helburu zehatz bat dauka, hau da, erabaki politikoak zuritzea, pribatizazioak (kanporatzeak) suposatzen dituzten neurriak zuritzea. Azken finean esku pribatuetan uzteko izatez, zerbitzu publikoak izan behar duten horiek.
Enpresa hauek pribatuak izanik mozkinengatik soilik lan egiten dute, zerbitzu publikoa eta honen narriadura berdin dizkie. Ez dira merkeagoak, baina garrantzitsua eta adierazgarriagoa dena, enpresa hauek “elefanteen hilobi” bihurtzen dira eta bertan erdipurdiko politikariek “poltrona” prestatzen dute haien bizitza laborala bukatzeko asegurua (seguru kasu bat baino gehiago ezagutuko duzuna).
ELA, LAB, CCOO, UGT, SVPE eta ErNE