Gertaera horrekin kontzientzia hartua zuten mugimenduen apustua, orain dela zenbait urte, “Murriztu, Berrerabili, Birziklatu” izan zen. Gaur egun dugun egoera ikusita, proposamen hori ez da nahikoa, eta denbora labur batez “Kontsumo 0” proposamena indarrean egon ondoren, behar-beharrezkoa dugun hurrengo kontzeptu honetara iritsi gara “Txikiagotzea”: hobeto bizi gutxiagorekin.
EGE egunean, herritarrei ez zaie bakarrik kontsumo maila jaisteko gonbidapena egiten, baizik eta hausnarketarako, kontsumismoaren baloreei kritika egin, eta aukera berrien proposamenak egiteko eguna ere bada.
Izan gaitezen arduratsuagoak, iraungarriagoak, solidarioagoak eta lankideagoak Premiazko ditugun produktutarako kontsumo lokala, bidezkoa eta ekologikoa aukera dezagun. Iraungo duten produktuak aukera ditzagun. Sistemaren iraunkortasuna bila dezagun: ezinezkoa baita hazkunde infinitua unibertso finitu batean. Zaindu dezagun gure etxea eta gure etorkizuna.
Dorretxe, Sagarrak eta Ekologistak Martxan