Kurtzio kultur etxearen lehenengo urteurrena ospatuko dute Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 26a, 10:35
Sopelako Kurtzio kultur etxeak (Mendieta, 11) bere lehenengo urtea beteko du asteartean, hilak 30. Epe labur horretan jarduera ugari egin dituzte bertan, kulturaren esparruan. Besteak beste, Kzgunea, Gazte Informazio Bulegoa eta Kultura zein Kirol Saila daude aipatu eraikinean. "Horrela, sopeloztarren topagune berri bilakatu da, pixkanaka-pixkanaka", udal iturriek aipatu dutenez. Urtemuga hori ospatzeko, Sopelako Udalak hainbat aktibitate antolatu ditu Kurtzion bertan. Ekitaldiak bihar, larunbata, hasiko dira Allur taldearen "Sua" dantza ikuskizunarekin, 20:30ean. Argazkian, Sopelako Kurtzio kultur etxea / © Sopelako Udala.
Igandean, berriz, "Sunkers" magia ikuskizuna egongo da, 17:30ean. Azkenik, hilaren 30ean, Donostiako The Upper Room taldeak gospel musika emanaldia eskainiko du, 20:30etik aurrera. Ikuskizun horren erdia euskaraz izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun