Elkartasun eguna egingo dute bihar Itzubaltzetan

Larunbat honetarako Elkartasun Eguna deitu du Itzubaltzeta / Romoko herritar talde batek. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, "euskal preso politikoak eta euren senide eta lagunak azken aldian jasaten ari diren eraso guztiak" salatu gura dituzte. "Elkartasunak ez du etenik esaldia, errealitate bihurtu nahi dugu eta guk kalean ahal ditugunak eta gehiago egin eta egiten jarraituko dugu dagozkien eskubideen alde. Oihu bakarra: euskal presoak Euskal Herrira!", gaineratu dute. Gauzak horrela, bihar, trikipoteoa, indaba-jana, kalejira, kontzertua eta DJak izango dira, eguerdiko 12:30etik aurrera. Txartelak salgai daude ohiko lekuetan: bazkarirako 8 euro ordaindu beharko dira, kontzerturako 5 euro; eta bietara joanez gero, 12 euro. Argazkian, Elkartasun Eguna deitu duten herritarrak.

Egitaraua:

12:30 Trikipoteoa, Branka herriko tabernatik abiatuta.
15:00 Indaba-jana, Itzubaltzeta gaztetxean.
18:00 Kalejira, Kolas plazatik abiatuta.
19:00 Kontzertuak, Itzubaltzeta gaztetxean: Jaik, Materia Gris, Siroka, Izargi (erromeria) eta DJ kurloi ezkertiarraren esnea.

Txartelak, ohiko lekuetan:
- Bazkaria: 8 euro.
- Kontzertua: 5 euro.
- Biak: 12 euro.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun