Berbalagunen bizkaierazko bigarren taldea sortu da Getxon

Getxo udalerriko berbalagunen bizkaierazko bigarren taldea sortu berri da. Orain dela hiru urte sortu zuten udalerrian lehen mintza-koadrila bizkaieraz. Aspalditik gabezi hura zegoela ikusita, Egizu eta Bizarra Lepoan euskara elkarteek bizkaiera ikastaro teoriko-praktikoa antolatu zuten. Horrez geroztik, taldean dozena bat lagun ibili da orain arte, giro ezin hobean. Kurtso berriarekin batera, eta, bizkaieradun berbalagunak zeudela ikusita, bigarren lagun-multzoa sortu dute. Gaur egun, zazpi lagun biltzen ohi dira tabernaren batean, bakoitzak dakien bizkaiera erabiltzen duela. Gutxi barru, talde bietako kideek batzeko aukera izango dute afari batean, elkar ezagutzeko eta dinamika berriak martxan jartzeko. Irudian, pasa den asteazkenean egin zuten Getxoko berbalagunen aurkezpena / cc-by Egizu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun