Abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunerako zentzumenak suspertuko dituen ekimena prestatu dute Berangon. Neska-mutilek ikusi, sentitu, usaindu eta ukitu ere ahal izango dute umorez jantzitako ikuskizuna, udal iturriek zehaztu dutenez. Berangoeta kultur etxean eskainiko dute, 18:30ean, bereziki haurrei zuzenduta. "Berber herriaren istorioak" saioak herrialde arabiarretan bizitako esperientziak biltzen ditu. Hafid eta Habdilla senar-emazteen bizipenetan oinarrituz, nomaden egunerokotasunaz dihardu. Bikoteak bere etxea erakutsiko du, baita euren jantziez, gastronomiaz... harro dauden pertsona horiek nola bizi diren ere. Beraien arte eta erlijioaren txatalak eskaintzeaz gain, Saharari buruz arituko dira. Musika ere ez da faltako. Euren soinu tresna bitxiak eta abestiak ezagutzeko aukera emango dute. Argazkia: cc-by
jonrawlinson.