Gaur, astelehena, “Nosotras, centroamericanas” eta “Resistentes por la paz” dokumentalak proiektatuko dituzte Algortako Villamonte kaleko kultur etxean, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Ekimena Mundubat gobernuz kanpoko erakundearen sentsibilizazio proiektu baten barruan kokatzen da. Helburua jendartea genero ikuspegitik giza-eskubideen alde egitearen beharraz ohartaraztea da, horiek ezagutzera emateaz eta arazo globalei tokiko errealitatetatik aurre egiteko era erakusteaz gain. "Gaur egun pobrezian bizi direnen %70 emakumeak dira eta giza-eskubideak unibertsalak izan arren, emakumeek eta gizonek ez dituzte aukera berdinak", adierazi dute Mundubat erakundeko kideek. Gaurko ekitaldira sartzea doakoa izango da. Argazkian, dokumentalak iragartzen dituen kartela.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!