Arantza Zulueta, Jon Enparantza eta Iker Sarriegi presoen abokatuak beste zazpi lagunekin batera atxilotu zituen Guardia Zibilak, apirilaren 14an. Horien artean zen Saioa Agirre zornotzarra. Sopelako Zipiriñe ikastetxeko andereñoa eskolak ematen ari zela harrapatu zuten. Hain zuzen, atzo Zornotzan izandako Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoan bertsoa (mp3) eskaini zion bere lehengusinari Eneko Abasolo "Abarkas" iurretarrak. Aipatu sarekadan Erramun Landa Arte Ederretako Fakultateko Pintura irakaslea ere atxilotu zuten, bost egun inkomunikaturik egon ostean libre uzteko.
Bakartze egoera
Ez dago euskal presorik Caceresko espetxean, eta hara bidali zuten Arantza Zulueta lehendabizi. Urriaren 23an, Malagako espetxeko bakartze modulura eraman zuten. Lau orduz atera daiteke patiora, espetxezainak besterik ez ditu ikusten eta miaketak egiten dizkiote egunero. Hasieratik jasaten ari den egoera salatzeko asmoz, gose greba hasi zuen abokatuak azaroaren 15ean. Egoera aldatuko dela hitzeman diotenean, utzi egin du baraualdia.
Arantza Zulueta abokatu presoak azaroaren 15ean hasi zuen gose greba bertan behera utzi du, bere egoerak hobera egingo duela eta beste euskal preso batekin jarriko dutela agindu baitiote,