Gizon bat larri zauritu da Erandion auto batek harrapatuta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 29a, 19:58
Gaur eguerdian, auto batek 64 urteko gizonezkoa harrapatu du Erandio eta Leioa lotzen dituen Jose Luis Goyoaga Etorbidean, "El Correo Español" egunkariko edizio digitalak zabaldu duenez. Ontziolako behargina da, nabarmendu dutenez. Istripuaren ondorioz, errepidea moztu behar izan dute. Dirudienez, eguzki izpi batek ibilgailuaren gidaria itsutu du eta ezin izan du zebrabidea igarotzen zebilen gizona ikusi. Kolpearen ondorioz, DYAkoek gizonezkoa artatu eta Osakidetzako helikoptero batez ospitalera eraman behar izan dute egoera oso larrian. Argazkian, Ertzaintzaren trafiko kontrola / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun