Topaketa udalerrian boluntariotzan lan egin eta Gizarte Zerbitzuekin kolaboratzen duten elkarteen arteko topagunea izatea nahi dute antolatzaileek. Elkarte horiek esparru desberdinetan ari dira; tartean, familian, hirugarren adinean eta, batez ere, ezintasunen alorrean. Elena Coria zinegotziaren arabera, "elkarte horiek erakundeetan aurrera eramaten dugun jardueraren lan osagarria egiten dute, izaera guztiz altruistarekin eta desinteresatuarekin. Ezin dugu ahaztu beren lana beharrezkoa dela eta boluntarioa izatea oso onuragarria dela lan hori egiten duenarentzat eta baita jasotzen duenarentzat ere“.
Egitaraua:
Jardunaldia 18:30ean hasiko da Imanol Landa Getxoko alkatearen, Elena Coria zinegotziaren eta Mercedes Garaikoetxea FEGEVOLeko presidentearen eskutik. 18:45etik aurrera, hiru boluntarioen kontakizunak entzun ahal izango dira; Aspanovas elkarteko Aiala Frontela, Bici Solidaria taldeko Carlos Arana eta Argia Fundazioko Marina Molina boluntarioenak, hain zuzen ere. Galderen txandaren ondoren, 2010eko pertsona boluntarioaren eta elkarte boluntarioaren sariak emango dituzte.