Hil egin da auto batek Erandion harrapatutako gizona

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 29a, 23:05
Gaur eguerdian, Citroen X-Sara modeloko auto batek 64 urteko gizonezkoa harrapatu du Erandio eta Leioa lotzen dituen Jose Luis Goyoaga Etorbidean, BI-711 errepidean. Hasiera batean, oso larri zegoela adierazi du "El Correo Español" egunkariko edizio digitalak. Orain gutxi, gizona hil egin dela baieztatu du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak, osasun zerbitzuek ezin izan baitute ezertxo ere egin. Dirudienez, eguzki izpi batek ibilgailuaren gidaria itsutu du eta ezin izan du zebrabidea igarotzen zebilen laguna ikusi. Dena dela, Ertzaintzak ikerketa abiatu du. Argazkian, Ertzaintzaren trafiko kontrola / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun