Hemendik Sariak banatuko dituzte bihar Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 30a, 16:47
Asteazken honetan, abenduak 1, Hemendik Sariak banatzeko ekitaldia egingo dute Sopelako Kurtzio kultur etxean. "Deia" egunkariak eskualdez eskualde ematen ditu horiek. Biharko ekitaldian Eskuinaldea deritzoten inguruari helduko zaio txanda. Udal iturri sopeloztarren arabera, bertan, udalerriko egitasmorik onena sarituko dute. Aurtengo hautagaiak Aitxu! euskara taldea, Moreaga Ugerzaleak Sopelana igeriketa taldea eta Zirri-Marra margo elkartea dira. "Deia" egunkariak berak aukeratuko du horietatik zein izango den irabazlea. Ekitaldian, sari banaketarekin batera, Xabi Aburruzaga trikitilariaren emanaldia eta hamaiketakoa izango dira. Hitzordua arratsaldeko zortzietan jarri dute. Argazkian, iaz Urdulizko kultur etxean banatu zituzten sariak / © Urtzi Altube - Ilanda.eu.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun