Dagoeneko ikusgai dagoen webgunea (http://www.vascossiglo21.com) badauka, hiru hizkuntzatan, "Euskaldunak XXI. mendean" erakusketak. Iragana eta abangoardia fusionatzen ditu modu interaktiboan. Baserrietako bizitza, hiriak, jaiak, tradizioak... ere erakutsiko dute bideo-proiekzio baten bitartez. Horretaz gain, gidatutako bisitak egingo dituzte, zeinetan egun usadio zaharrak mantentzen dituen Euskadiri buruz hitz egingo dieten bisitariei. "Ez dugu alde batera utzi behar etorkizunaren garapen naturala, gure nortasunaren kontura baldin bada; biek elkar eragin dezakete", azaldu du Ander Basagurenek.
Hezur-haragizko Gargantua, Kursaal edo Guggenheim bezalako sinbolo modernoak, zerra erradial bati heltzen ari zaion aizkolaria, artaldea zaintzeko ordenagailua erabiltzen duten artzaina edota ekologiaz zein itsasoko fauna eta floraz kezkatzen diren antzinako arrantzaleak... horiek eta beste batzuk ikus daitezke. Surrealismo eta umore ukituak ere presente daude argazki sortan. Sexualitatea edo eguneroko irudiak, "top-manta" kasu, ez dituzte bazterrean utzi. Gurera bueltatuta, Britainia Handian edota Estatu Batuetan bizi diren beste XXI. mendeko euskaldun horien errealitatea islatu nahi dute, horretarako Berangoko Udalaren laguntza dutela.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.