Durangoko Azokara joateko irteera antolatu du iganderako Mankomunitateak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 30a, 17:53
Igande honetarako, abenduak 5, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokara joateko haurrentzako eta helduentzako irteera antolatu du Uribe kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak. Goizeko hamarretan irtengo dira eta bueltatu iluntzeko zortzietan. Joateko toki kopurua mugatua da. Gauzak horrela, izena emateko epea zabalik dago jada Mankomunitateko herrietako kultur etxeetan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, "adingabeek gurasoekin edo arduradun batekin joan beharko dute". Sarrera eta bidaia bost eurotan jarri dute eta izena ematen denean ordaindu beharko da. Argazkian, gazte sortzaileen gunea Durangoko Azokan. Argazkia: © Durangoko Azoka.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun