Euskal mitologiari buruzko erakusketa paratu dute Urdulizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 30a, 18:14
Abenduaren 12ra bitartean, euskal mitologiari buruzko erakusketa izango da ikusgai Urdulizko kultur etxean, tokiko Udalak antolatuta. Testu eta irudien bidez gure arbasoen mundua, magia eta misterioa eguneroko zereginekin batera bizi zuten garaia ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen diren lagunek. Gainera, abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunean kondaira zaharrenetako pertsonaiei bizia emango diete, azalpen antzeztuaren bitartez. Hitzordua 18:00etan jarri dute, kultur etxean bertan. Argazkian, Leioako Lamiako auzoan euskal mitologia birgogoratzen dute urteroko maskaradaren bitartez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun