"Aurre egin plastikoari" lelopeko kanpaina jarri du martxan bigarren urtez
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak, aipatu gaiak ingurumenean eragiten duten kalteaz ohartarazteko. Aurten, 600 erosketa-orgatxo zozketatuko dituzte herritarren artean, eskualdeko saltokietan plastikozko poltsen erabilera murrizteko asmoz. Zozketan parte hartzeko, herritarrek zortzi lauki dituen kupoi bat bete beharko dute. Lauki bakoitza betetzeko bost euro baino gehiagoko erosketa egin beharko dute ekimenari atxikitutako saltokietan, abenduaren 20tik urtarrilaren 31ra bitartean. Bitartean, dendariek oihalezko 200 poltsa jasoko dituzte euren bezeroen artean banatzeko. Interesatutako merkatariek
ekogune[abildua]uribekosta.org posta elektronikora idatzi edota 946 579 280 telefono zenbakira deituta eman dezakete izena. Argazkian, Imanol Garai Sopelako alkatea erdian, iazko edizioan banatutako poltsetako bat duela eskuetan /
© Sopelana.net.