Algortako Fadura kiroldegiko atletismo pista zaharberritzeko lanak azken fasean daude jada. Ekipamendu hori finkatuko duen lurra tratatu eta ateratzeko lanak behin amaituta, hurrengo egunetan euririk egin ezean, behin betiko zoladura zabaldu ahal izango dute. Azken asteotako eurite handien ostean, udal teknikariak bat datoz esatean "beharrezkoa dela aste batzuetan itxarotea emaitza ona izan dadin eta gerora ere zorua konkortzeko arriskua ekiditeko". Alvaro Gonzalez udal zinegotziak tamaldu duenez, "pena da pista berria Itziar Lopez de Uralde Memorialean (abenduak 19) ezin estreinatzea, hain lasterketa herrikoia izanik. Baina, beharrezkoa da emaitza ezin hobea lortzeko eta pista urte askotan disfrutatu ahal izateko". Izan ere, “pista egiteko erabiltzen ari diren materialak maila goreneko lehiaketak hartzen dituzten pistek dituzten berberak dira, eta gure helburua Nazioarteko Atletismo Federazioak Fadurakoa homologatzea da”, aipatu duenez. Uda aurretik atletismo pista irailaren amaierarako egongo zela esan zuten. Argazkian, Alvaro Gonzalez zinegotzia eta Imanol Landa alkatea hainbat kirol azpiegituren proiektuak aurkezten / © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!