Azaroaren 8 eta 9an izandako denboralearen ostean, Getxo udalerriko azpiegitura guztiak aztertu ditu tokiko Udalak. Bada, aurretik jakinarazitako kalteez gain, pitzatu berriak aurkitu dituzte La Ola jatetxea eta Portu Zaharra arteko horman eta espaloian, 64 metro luzeko zatian. Kalte berrien konpontze lanen kostua 90.000 eurokoa izango dela aurreikusi du gobernu taldeak. Ondorioz, denboraleak eragindako kalteak 110.000 euro ingurura igo dira, tokiko arduradunek arabera. Udal teknikarien taldeek hondartzako horma xehe-xehe aztertu ondoren, hormako zimenduen bermea edo euskarri den haitzaren zati batean olatuek eragina izan dutela ikusi dute. Olatuek hondarra mugitu dute, haitza agerian utziz. Horren guztiaren ondorioz, horman mugimendu txikiak gertatu ei dira, hainbat lekutan pitzatuak sortuz. Argazkian, denboralean eragindako kalte batzuk Algortako Ereaga hondartzan / © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!