Babes ofizialeko 143 etxebizitza berri eraikiko dituzte Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 30a, 19:50
Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailarekin izenpetu beharreko hitzarmena onartuta, babes ofizialeko 143 etxebizitza egiteko lehen urratsa eman du Sopelako Udalbatzak. Horiek, berriki urbanizatu dituzten Bareño eta Asu aldeetan eraikiko dituzte. Udalak adierazi duenez, "ekintza honek beharrezkoak diren babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko eta espekulazioa saihesteko beharrezkoak diren baldintzak sortuko ditu". Horrekin batera, etxebizitza premia eta errenta gaitasun urria duten familiei lagundu nahi diete. Horrenbestez, 24 etxebizitzen truke (trastelekuak eta garajeak barne), Bareñoko orube bi eta Asuko hiru emango dizkio Jaurlaritzari Udalak. Aipatu bost lursailen baliora heldu arteko diru kopurua emango dio tokiko erakundeari Gasteizko Gobernuak. Argazkian, Sopelako Udalak urbanizazio lanak abiatu zituen, 2008ko azaroan, Bareño eta Asu esparruetan / © Goiz Argi Komunikazioa.
Sopelan altxatuko diren 143 BOE berrien kudeaketa Etxebide elkarte publikoaren bitartez egingo dute. Etxe horien adjudikazio prozesuan behin betiko mugikortasun gutxitua duten pertsonentzako kupoa gordeko dute, baita gazteei zuzendutakoa ere, horiek erabateko lehentasuna edukiz. Etxebizitza jaso dezaketen pertsonen hautaketa, etxebizitza eskatzen duten pertsonen artean egingo dute; Etxebideko Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan, 2009ko abenduaren 31a baino lehen izen eman dutenen artean. Bestalde, horiek guztiek Sopelan erroldatuta egon beharko dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun