Andre Maria Sortzez Garbia ospatuko dute bihar zortzi Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 30a, 19:53
Andre Maria Sortzez Garbiaren eguna ospatzeko asmoz, hainbat ekitaldi prestatu ditu abenduaren 8rako, asteazkena, Gorlizko Udalak. Goizeko hamarretan hasita eta arratsaldeko hiruak arte, jarduera anitz hartuko ditu Eliz plazak. Batetik, Gabonetako azoka egingo dute. Bestetik, karakol txapelketa gastronomikoaren hirugarren edizioa jokatuko dute bertan. Azkenik, txikiek umeen parkea (puzgarriak, surf ohola...) izango dute. Bitartean, 11:30ean egingo dute meza, Lirain abesbatza gorliztarrak lagunduta. Arratsaldean, dantzatzeko aukera ere egongo da: 17:00etatik 20:00etara bitartean, gazteentzako diskoteka izango da pilotalekuan, Xaibor taldearen eskutik. Argazkian, Eliz plazan izango dira ekitaldi guztiak / © Gorliz.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun