Ostiralean irekiko dute berriro Sopelako udal pilotalekua

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 30a, 20:06
Ostiral honetan, abenduak 3, berriro zabalduko dute Sopelako udal pilotalekua. Bertan, tokian egindako lanak zeintzuk izan diren azaltzearekin batera, bina eskupilota partida izango dira gaueko 10etatik aurrera. ETB1 telebista kateak zuzenean emango ditu. Lehen norgehiagokan, Apezetxea-Larrinaga eta Gorka-Cecilio bikoteek jokatuko dute. Partida nagusian, berriz, Gonzalez-Zubieta eta Titin III.a-Laskurain bikoteak arituko dira. Aurkezpen ekitaldia, ordea, eguerdiko hamabietan izango da, eta bertan, besteak beste, Imanol Garai tokiko alkatea, Josu Landaluze alkateordea, Leire Basauri zinegotzia eta Rafael Farias Eusko Jaurlaritzako Lur eta Hirigintza zuzendaria egongo dira. Argazkian, Sopelako udal pilotalekua / © Sopelana.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun