Abenduaren 20an emango du Gabonetako kontzertua Ondarreta abesbatzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko aza. 30a, 20:29

Areetako Ondarreta abesbatzak “Gabonak munduan” izeneko ohiko kontzertua eskainiko du abenduaren 20an, astelehena, Algortako Erredentore elizan, arratsaldeko zortzietatik aurrera. Abestaldeak hainbat herrialdetako gabon-kanta interpretatuko ditu Ondarreta Ganbara Orkestrarekin batera. Aurten, Manuel Torre Lledo zuzendariak Juan Sebastian Bach konpositoreari omenaldia egingo dio, musikariaren koru-konposizio ezagunak interpretatuz. Kontzertura hurbildutakoak Gabon giroan murgiltzea nahi du Ondarreta abesbatzak. Argazkian, Ondarreta abesbatza Erredentore elizan 2009ko abenduan / © Ondarreta abesbatza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun