Abenduaren 3an ospatu ohi da Euskararen Nazioarteko Eguna. Baina, aurretik, hainbat ekitaldi izaten dira Leioan egun berezi hori behar bezala ospatzeko eta gure hizkuntzari duen garrantzia emateko. Bihar, asteazkena, 19:00etan Jon Urraza aktorearen “Bestela ondo....ezta?” antzezlana izango da ikusgai Mastitxu udal euskaltegian. Ostegunean, berriz, hainbat ekitaldi egongo dira Kandelazubieta kiroldegian: alde batetik, Tor magoa, 18:00etan. Eta bestetik, 19:30etik aurrera, Erdizka Lauetan taldearekin dantzatzeko aukera egongo da. Guzti horren ostean, mokadutxoa eskainiko dute indarrak hartzeko. Ostiralean, abenduaren 3an, izango da Euskararen Eguna toki guztietan. Leioan ekitaldi berezi bat prestatu dute: Joan Mogel idazle eibartarrak 1.802an idatzitako "Peru Abarka" lana irakurriko dute jendaurrean herriko hainbat lagunek. Ekitaldia eguerdiko hamabietan izango da Kultur Leioan. Argazkia: cc-by-nc-sa
agirregabiria.