Kablea haur eskolaren gainetik
Hala ere, bestelako arazoez ere ohartarazi dute azken aldian Plentziako ezker abertzalekoek. Joan den astean, haur eskolaren gainetik pasatzen den kableak sortu ahal dituen eragozpen edo arriskuengatik arduratuta agertu ziren. Kable hori eraikinaren gainetik distantzia egokian pasatzen dela aztertzea eta argitzea eskatu zioten Udalari.

Trafiko arazoak
Urriaren bukaeran, berriz, Plentziako Areatza kalean eta Alde Zaharrean sortzen diren trafiko arazoak izan zituzten aipagai. Adierazi zutenez, Arbidea kalean, Eleiz plazan eta Alde Zaharrean ibilgailu pilaketak ematen zirela ikusi zuten udan zehar, batez ere karabana eta autokarabanen sarbidea dela eta. "Arazo hauek Areatza kaleko Charter-eko biribilgune inguruan sortzen dira batik bat, Plentziatik Mungia, Getxo edo Bilborako norabideetan ateratzeko dagoen seinaleztapen desegokia edo nahasgarriagatik ("norabide guztiak" adierazten duen seinale bakarra dago). Honez gain, ez da inon agertzen arestian aipatutako ibilgailuen zirkulazioa herriko kale hauetan debekatuta dagoenik, honek eragiten dituen arazoekin", azaldu zutenez. Gauzak horrela, inguru horretako seinaleztapenaren birplanteamendua eskatu zuen Plentziako ezker abertzaleak, horrek suposatzen duen nahasmena ekiditeko asmoz.
