Plentziako emakumeok nazkatuta gaude udal gobernuaren partetik pairatzen dugun diskriminazioagatik. Abuztuan herriko gobernu taldeak emakumeenganako duen
tratu iraingarria salatu genuen. Orduan, Zubi Zuri pasabidean argazkiz eta testuz hornituriko xaflak kokatu zituzten: pasadizo desberdinak biltzen dituzten testuen artean, itsasgizonen garrantzia azpimarratzen den bitartean, gure herriaren garapenean emakume plentziarrok bete izan dugun papera guztiz baztertzen da. Hilabete batzuk pasata, oraindik Grupo Independientek ez du bidegabekeria hau konpondu; are okerrago, bere jarrera errepikatuko du abenduaren 6an, Ondarreta ibiltokian kokatuko den itsasgizonaren oroigarria berrinauguratuko duenean ohorezko aurreskuarekin. Onartezina da Plentziako udal gobernuak, XXI. mendean, emakumeok herriko arlo guztietan izan dugun papera modu honetan diskriminatzea. Honek Grupo Independientearen berdintasunaren aldeko konpromiso eza erakusten digu, zertan eta, hainbestetan sinatzen diren genero berdintasuna eta norbanakoen eskubideak bermatzeko akordioetan, zertarako eta, ez betetzeko! Argazkia: ©
Plentziako ezker abertzalea.