Zerua euskararen aldeko mezuekin beteko dute ostiralean Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 1a, 18:37

Etzi ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Getxo udalerriko Bizarra Lepoan euskara elkarteak ekintza berezia prestatu du Areetako Kukupraka ludotekan. Ostiralean bertan, euskararen aldeko mezu eta marrazkiekin jantziko dute zerua, helioz beteriko puxiken laguntzaz. Ume bakoitzak marrazkia egin edo mezu bat idatziko du eta, puxikari lotuta, zerura bidaliko dituzte horiek guztiak. Hitzordua 17:30etik 19:30era izango da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ekimena haur guztiei zuzenduta dago, nahiz eta ludotekako bazkide ez izan. Argazkia: cc-by-sa Osinaref.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun