Euskararen aldeko poteo herrikoia egingo dute etzi Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 1a, 18:44

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, ostiral honetan, Altzagako kale eta tabernetan barrena ibiliko dira triki-kantu-poteoan erandioztarrak zein kanpotik joandakoak. "Egun horretan gure herriari giro alaia eta aldarrikatzailea eman nahi diogu", jakinarazi dute antolatzaileek. Hori aurrera eramateko, Erandioko Gazte Asanblada, Berbots Erandion Euskaraz, Altzaga Ikastolako Gurasoen Elkartea, Gautxoriak kultur elkartea eta Kantagunea elkartu dira aurten. Gauzak horrela, poteoa Irailaren 23a plazan hasiko dute arratsaldeko zazpietan. Argazkian, Kantagunea Altzagan barrena, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun