Egitaraua:
Gorliz:
18:30-19:20 Asier Kidam magoaren ikuskizuna erakustaretoan.
Lemoiz:
17:30 Euskal DJa eta puzgarriak Armintzako pilotalekuan.
19:00 Erromeria Erdizka Lauetan taldearekin Armintzako pilotalekuan.
20:00 Txokolate-jana Armintzako pilotalekuan.
Plentzia:
18:30-20:30 Euskal jolasak Goñi Portal kultur etxean, 4-5 urte bitarteko umeei eta gurasoei zuzenduta.
20:30 “Plentzian erosi euskararen alde” kanpainaren zozketa Goñi Portal kultur etxean.
Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, ostiral honetarako ekintza ugari antolatu dituzte Gorliz, Lemoiz eta Plentziako udalek. 17:30etik aurrera, eta, arratsalde osoan zehar, ume zein nagusientzako jarduerak egongo dira aipatu herrietan: umeentzako puzgarriak, magia ikuskizuna, adin guztientzako erromeria, txokolatada eta jolasak, besteak beste. Baina, Plentziari dagokionez, ez dira Euskararen Egunekoak egun hauetako ekitaldi bakarrak izango. Astelehenean, hilak 6,