Gabonetan ere zabalik egongo da Areetako Kukupraka ludoteka

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 1a, 23:11

Gabonetako oporretan ere zabalik egongo da Areetako Eskoletako plazan dagoen Kukupraka ludoteka. Abenduaren 27tik urtarrilaren 7ra bitartean, ordutegia 10:30etik 13:30era izango da. Hori bai, abenduaren 24an eta 31an, urtarrilaren 1ean eta 2an itxita egongo da. Ludoteka zabalik mantentzearen helburua familiei lana eta familia bateragarri egiten laguntzea da, arduradunen arabera. Bertara joateko ez da aldez aurretiko izen-ematerik egin beharko, ezta ezer ordaindu ere. Nahikoa izango da umea nahi den orduan eramatea eta datu batzuk ematea. Toki arazoengatik, behin tokiak betez gero, ezin izango da haur gehiago sartu. Argazkian, Areetako ludotekako umeak judo tailer batean / © Getxoko Udala.

Horrekin batera, umeek Mungian dagoen Olentzeroren etxera joateko aukera izango dute hilaren 23an. Bertara joateko izen-ematea zabalik egongo da abenduaren 8an, 13an eta 15ean, 10:00etatik 12:00etara; eta 2an, 7an, 9an eta 14an 17:30etik 19:30era. Txangoa doakoa izango da, baina ludotekako bazkideek lehentasuna izango dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun