Gaur, asteazkena, fresaketa eta asfaltatze lanak hasi dituzte Getxoko Zientoetxe errepidean, Gabriel Ramos Uranga eta Juan Cuadrado kaleen artean. Hori dela eta, lanak irauten duten bitartean, bertan aparkatutako ibilgailu guztiak kenduko dituzte. Hala ere, uneoro automobilen zirkulazioa mantenduko dute. Jai egunen ostean, asfaltatze lanekin jarraituko dute Maidagan kalean, Benta eta Gabriel Ramos Uranga karriken artean. Errepide tarte hori moztuta dago gaur egun eta bi aste barru ibilgailuen zirkulaziorako zabalik egotea espero dute Udalekoek. Bestalde, astelehenean ekin zioten Neguriko Elkano-Akaziak aldeko saneamendua hobetzeko lanen fase berriari. Hori dela eta, Elkanoko 25. zenbakitik Akaziak kaleraino dagoen galtzada zati bat okupatu dute aipatu obrek. Ondorioz, tarte horretan, aparkalekuak kendu dituzte, lanak amaitu arte. Dena den, kalea zabalik dago ibilgailuen zirkulaziorako. Argazkian, Getxoko Benta.