Hilean behin musika akustikoa, leuna eta atsegina eskaintzeko asmoa dute Sopelako Laiak tabernakoek. Gauzak horrela, “Musika aLAIA” izeneko egitasmoa prestatu dute. Irailean herrian bertan bizi den Peter Abels gitarrista holandarrak eman zuen kontzertua, Bentatxu kaleko ostatuan. Urrian, berriz, Rio de la Platako tango doinuak entzuteko aukera egon zen, Federico Abreu uruguaitarraren (ahotsa) eta Pablo Montanelli argentinarraren (pianoa) eskutik. Gaur, Bikoizten musika talde algortarrak joko du Laiak tabernan. Izenak aditzera ematen duenez, hainbat talderen musika “bikoizten” du, eta besteak beste entzungai izango dira Bon Jovi, Ken Zazpi, Gatibu, Su Ta Gar, Aerosmith, Scorpions, Latzen, Beatles… Kontzertua gaueko bederatzietan izango da. Argazkian, Dani eta Laura Perez anai-arrebek osatzen dute Bikoizten musika taldea / © Bikoizten.