Euskararena ez ezik, Nafarroaren Eguna ere bada abenduaren 3a. Gauzak horrela, ohiturari jarraituz, hori ere ospatzera deitu du Algortako Gorrondatxe kultur elkarteak. Horrenbestez, bihar, 20:30ean jarri dute ordua Telletxetik kalejiran abiatzeko. UKTEST taldeko txalapartarien, Gorrondatxe abesbatzaren eta Skandalue elektrotxarangaren laguntza izango dute horretarako. Azken horiek 22:30etik aurrera. Baina, aurretik, 20:00etan, Telletxen izango den euskal preso politikoen aldeko elkarretaratzean parte hartzera deitu dute. Gaur ere egongo da zer ikusi eta ikasi. "Sistema defensivo de Navarra en Bizkaia" izeneko hitzaldi-proiekzioa eskainiko du Iñaki Sagredo ikerlari nafarrak. Ekitaldia Aldai patronatuan izango da, Algortako Karitate kaleko 1. zenbakian, 19:30etik aurrera. Argazkian, Nafarroako bandera Malmasinen, 2008ko urriaren 25eko Bizkaiko Nafarren Egunean / cc-by-sa
Palazio.