Atzo, asteazkena, 2010eko elkarte eta pertsona boluntarioen sariak banatu zituzten Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. Boluntariotza Erakundeen Federazioak (FEGEVOL) antolatutako topaketan, Susan Josende, Margarita Tarazaga eta Berdintasun elkartea izan ziren sarituak. "Horrela, pertsona zein erakunde horiek besteen mesedetarako eta laguntzarako eskainitako denbora eta esfortzua goraipatu nahi izan zituzten", udal iturriek adierazi dutenez. Argazkian, aurtengo sarituak Imanol Landa Getxoko alkatea eta Elena Coria zinegotziarekin / © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!