Arantza Zulueta, Jon Enparantza eta Iker Sarriegi abokatuak aske geratuko dira 60.000 euroko fidantza ordaindu eta gero,
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Lemoizko bizilagunak "tramite guztiak eginak ditu. Beraz, datozen orduetan geratu beharko luke libre. Beste biek datozen orduetan egingo dituzte gestioak, baina bihar arte ziurrenik ez dira aterako. Jon Enparantza Granadako espetxean aurkitzen da, Iker Sarriegi Puerto III espetxean eta Arantza Zulueta berriz Malagan", zehaztu du errepresioaren kontrako erakundeak. Espainiako Auzitegi Nazionaleko penaleko aretoak hartu du erabakia. Hiru abokatuek bere egunean aurkeztu zuten helegitea aztertzeko bista bat egin zuten iragan asteartean. Zulueta, Enparantza eta Sarriegi, Naia Zuriarrain ETAko preso ohia eta Saioa Agirre Etxerateko bozeramaile ohiarekin batera atxilotu zituen Guardia Zibilak, apirilaren 18an, Fernando Grande-Marlaskak agindutako operazioan. Azken emakume hori, andereño zornotzarra, Sopelako Zipiriñe ikastetxean atzeman zuten eskolak ematen ari zela. Argazkian, 800 bat lagun elkartu ziren larunbatean Bilbon, Zuluetaren bakartze egoera salatzeko eta aska zezatela eskatzeko / ©
Bilboko Branka.