Gabon gaueko zerbitzua "inposatu" ostean, Metro Bilbaoko enpresa batzordeak lanuzte partzialak deitu ditu abenduaren 21, 22, 23, 24 eta 25erako, sindikatuek adierazi dutenaren arabera. Langile erakundeek eta batzordeak izan duten bilera batean, batzordeak abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean, goizez eta arratsaldez bi orduko geldialdia egitea erabaki du, ELA, LAB, CIM eta ESK sindikatuaren babesarekin. 2009an, Metro Bilbaok bidaiari gehien izan zituen eguna izan zen Santo Tomas eguna. Horrez gain, hilaren 22, 23 eta 24an, goizean eta arratsaldean, ordubeteko geldialdia egitera deitu ditu langileak enpresa batzordeak. Eguberri egunerako, berriz, lanuzteak sindikatu guztien babesa jaso du, baita CCOO eta UGT sindikatuena ere. Egun horretarako, geldialdia gauerditik goizeko 10:15era arte izango da. Argazkian, greba eguna Metro Bilbao garraio enpresan / cc-by-sa Koska irratia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!