Baina, euskararena ez ezik, Nafarroaren Eguna ere bada abenduaren 3a. Gauzak horrela, ohiturari jarraituz, hori ere ospatzera deitu du Algortako Gorrondatxe kultur elkarteak. Horrenbestez, bihar, 20:30ean jarri dute ordua Telletxetik kalejiran abiatzeko. UKTEST taldeko txalapartarien, Gorrondatxe abesbatzaren eta Skandalue elektrotxarangaren laguntza izango dute horretarako. Azken horiek 22:30etik aurrera. Baina, aurretik, 20:00etan, Telletxen izango den euskal preso politikoen aldeko elkarretaratzean parte hartzera deitu dute.
Ondoko ekitaldiak izango dira Uribe Kosta eta Erandion:
Abenduak 3, ostirala.
Algorta:
10:00 eta 17:00 Trikikantu gosaria eta trikimerienda. Getxoko euskaltegietako ikasleek ere izango dute euren tartetxoa Euskal Kultur Jardunaldien barruan. Aldez aurretik landu eta ikasitako abestiak trikitiaz lagunduta kantatzeko aukera izango dute The Piper´s taberna irlandarrera hurbiltzen diren ikasleek. Kantuek, giro epelak eta, zergatik ez, tortilla pintxoek ikasgelaz kanpoan ere euskaraz hitz egiteko aukera aparta eskainiko diete ikasleei.
19:00 Bertso poteoa. Berriro ere, bertsoak eta musika uztartuko dituzte euskararen alde eta jai giroan disfrutatzeko asmotan. Iker Zubeldia eta Beñat Ugartetxea izango dira bertsolari protagonistak eta trikia eta panderoa, Algortako Bertsolari Eskolako kideen esku izango da. Satistegin hasita, taberna eta txoko ezagunenak zeharkatuko ditugu hurrengo bizpahiru orduetan.
20:30 Euskararena ez ezik, Nafarroaren Eguna ere bada abenduaren 3a. Gauzak horrela, ohiturari jarraituz, hori ere ospatzera deitu du Gorrondatxe kultur elkarteak. Horrenbestez, aipatu orduan Telletxetik kalejiran abiatuko dira. UKTEST taldeko txalapartarien, Gorrondatxe abesbatzaren eta Skandalue elektrotxarangaren laguntza izango dute horretarako.
Areeta:
17:30-19:30 Areetako udal ludotekan ekintza berezia prestatu du Bizarra Lepoan euskara elkarteak. Helio puxiken laguntzarekin, zerua euskararen aldeko mezuz eta marrazkiz beteko dute. Ume bakoitzak marrazki edo mezu bat idatziko du eta helio puxikari lotuta zerura bidaliko dituzte mezu guztiak.
Berango:
18:30 "Berber herriaren istorioak" saioak herrialde arabiarretan bizitako esperientziak biltzen ditu. Hafid eta Habdilla senar-emazteen bizipenetan oinarrituz, nomaden egunerokotasunaz dihardu. Bikoteak bere etxea erakutsiko du, baita euren jantziez, gastronomiaz... harro dauden pertsona horiek nola bizi diren ere. Beraien arte eta erlijioaren txatalak eskaintzeaz gain, Saharari buruz arituko dira. Musika ere ez da faltako. Euren soinu tresna bitxiak eta abestiak ezagutzeko aukera emango dute. Berangoeta kultur etxean izango da saioa.
Erandio:
19:00 Altzagako kale eta tabernetan barrena ibiliko dira triki-kantu-poteoan erandioztarrak zein kanpotik joandakoak. "Egun horretan gure herriari giro alaia eta aldarrikatzailea eman nahi diogu", jakinarazi dute antolatzaileek. Hori aurrera eramateko, Erandioko Gazte Asanblada, Berbots Erandion Euskaraz, Altzaga Ikastolako Gurasoen Elkartea, Gautxoriak kultur elkartea eta Kantagunea elkartu dira aurten. Gauzak horrela, poteoa Irailaren 23a plazan hasiko dute.
Gorliz:
18:30-19:20 Asier Kidam magoaren ikuskizuna izango da erakustaretoan.
Leioa:
12:00 Joan Mogel idazle eibartarrak 1.802an idatzitako "Peru Abarka" lana irakurriko dute jendaurrean herriko hainbat lagunek, Kultur Leioan.
Lemoiz:
17:30 Euskal DJa eta puzgarriak izango dira Armintzako pilotalekuan.
19:00 Erdizka Lauetan taldeak erromeria eskainiko du Armintzako pilotalekuan.
20:00 Txokolate-jana izango da Armintzako pilotalekuan.
Plentzia:
18:30-20:30 Euskal jolasak izango dira Goñi Portal kultur etxean, 4-5 urte bitarteko umeei eta gurasoei zuzenduta.
20:30 “Plentzian erosi euskararen alde” kanpainaren zozketa egingo dute Goñi Portalen.
Sopela:
17:30 Ipuin kontalaria egongo da Kurtzio kultur etxean. Gainera, arratsaldeko zazpietan, komeriaren kluba izango dute ikusgai gazte eta helduek.
Urduliz:
18:00 Kondaira zaharrenetako pertsonaiei bizia emango diete, azalpen antzeztuaren bitartez, kultur etxean.
Abenduak 4, larunbata.
Barrika:
12:00 Magia ikuskizuna izango dute txikiek, udaletxeko beheko solairuan. Horretaz gain, haurtxoentzako puzgarriak jarriko dituzte.