Hilaren 16ra arte egongo da Itziar Lopez de Uralderen oroimenezko lasterketan izena emateko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 3a, 14:15
Abenduaren 19an, igandearekin, egingo dute Itziar Lopez de Uralderen Oroimenezko Lasterketaren 27. edizioa, aurten Itxartu taldeak antolatuta. Testigantzazko proba goizeko 10:30ean abiatuko da Fadura paretik eta, Berangoko mugetara iritsi ondoren, kiroldegira joango dira bueltan parte-hartzaileak. Bi kilometroko luzera du ibilbideak. Ordu erdi beranduago, berriz, oroimenezko lasterketari hasiera emango diote, Fadura kiroldegiko eraikin nagusiaren aurrean. Jolaseta aldera egin eta Areetan sartu ostean, Algortara bueltatuko dira korrikalariak. Ondoren, Berangora hurbilduko dira berriro ere helmugara iristeko. Guztira, bederatzi kilometro izango dira. Izen-ematea doakoa da eta lasterkari bakoitzari zenbakidun dortsal bana emango diote. Proban izena eman nahi duenak abenduaren 16ra arte izango du epea. Egun horretatik aurrera ez da apuntatzeko aukerarik egongo. Lasterketaren egunean ere ez. Dortsalik gabeko lasterkaririk ere ez dute onartuko. Horiek ez dute sari edo dominarik jasoko. Argazkian, herri krosa ere antolatu ohi du Itxartuk / © Itxartu Taldea.
Aurten, emakumezko zein gizonezkoetan, irabazleak jasoko duen saria 600 eurokoa izango da. Aurreko lasterketetan ezarritako errekorra hausten badute 600 euro gehiago izango dituzte txapeldunek. Gainera, maila guztietako lehen postuetan sailkatutakoek garaikurrak jasoko dituzte. Bestalde, bi lasterketetan, helmugara iristen diren guztiek dominak zein opariak jasoko dituzte.

Izena emateko tokiak:

- info[abildua]itxartu.com eta itxartu.itxartu[abildua]gmail.com helbideetan.
- Fadura kiroldegia (Algorta)
- Kantxa Kirol Moda (Algorta)
- Deportes Gaztañaga (Algorta)
- Deportes Alejo Uribe (Areeta)
- Bikila (Bilbo)
- Sportlandia (Portugalete)
- Objetivo Sport (Santutxu eta Galdakao)
- Bizkaiko Atletismo Federazioa: 16.30etik 19.30era.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun