Barrikako Udalaren hondakin begetalak biltzeko zerbitzuak urtebete egin du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 3a, 18:04
Urtebete pasa da Barrikako Udalak herriko lorategi eta lur-sailetako hondakin begetalak gaika biltzeko zerbitzua abian jarri zuenetik. Denbora tarte hori igarota, ebaluazioa egin dute eta, emaitzak, hilaren 14an egingo den hitzaldian emango dituzte ezagutzera. Topaketa horretan, jasotako material guztiarekin egiten den konpostaje prozesua osorik azalduko dute. Horretaz gain, bildutakoek gaiari buruz eduki ditzaketen zalantza eta galdera guztiei erantzungo dietela adierazi dute arduradunek. Hitzordua 18:30ean jarri dute Barrikako udaletxean. Argazkian, besteak beste, Barrikan, inausketa hondarrak batzen dituzte konposta egiteko / © Barrika.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun