Imanol Landa Getxoko alkateak eta Maite Ibarbengoetxea Getxo Enpresa eta Merkataritza (GEEM) elkarteko lehendakariak parte hartuko dute gaur Gabonetako argiak pizteko ekitaldi ofizialean, Javier Herrero eta Nicolas Fernandez Arenas Club eta Romo futbol taldeetako presidenteekin batera. Hitzordua 18:30ean jarri dute, Areetako Andres Larrazabal eta Paulino Mendibil kaleen artean. Bertan, Erromoko Kantariak abesbatza egongo da, bi gabon kanta abesteko. Aurten, "krisialdi ekonomiko larria dela eta", tokiko udalak argiztapen horren kostu osoa hartuko du bere gain,
ehun mila euro hain zuzen ere. Gabonetako argiztapena, urtarrilaren 6ra arte, egunero piztuta egongo da, 18:00etatik 22:30etara, igandetik ostegunera. Ostiral, larunbat eta jaiegunetako bezperetan, berriz, gauerdian amatatuko dituzte argiak. Argazkian, behargin bat Gabonetako argi-apainketak jartzen Algortako Telletxe kalean, artxiboko irudian.