Argirik gabe egon dira ordu betez Algortako hainbat kale

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko abe. 3a, 19:52
Arratsaldeko 5:30ak aldera argia joan egin da Algortako goiko aldeko zenbait kaleetan, Teilagorri plaza, Basagoriti Etorbidea, Amezti kalea tartean. Aipatu inguruetako semaforo, farola, etxebizitza, taberna eta denda gehienak ilun egon dira ordu betez. Gabonetako argiak, ordea, bizi-bizi ikus zitezkeen Algortan, horiek pizteko ekitaldi ofiziala egin baino ordu erdi lehenagotik. Areetako Andres Larrazabal eta Paulino Mendibil kaleen artean, 18:30ean eman omen diote etengailuari Imanol Landa Getxoko alkateak, Maite Ibarbengoetxea Getxo Enpresa eta Merkataritza (GEEM) elkarteko lehendakariak eta Javier Herrero eta Nicolas Fernandez Arenas Club eta Romo futbol taldeetako presidenteek. Orduantxe bueltatu da argia Tellagorri, Basagoiti, Amezti... inguruetako semaforo, farola, etxebizitza, taberna eta dendetara. Argazkian, Basaigoiti 57 tabernan kandelen argipean egon dira ordu betez.
Itzalaldiko hainbat argazki:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun