Gaur goizaldean, 26 urteko gizon bat atxilotu du Areetan Ertzaintzak, elektrotresna denda batean lapurtu duelakoan. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldutako bertsioaren arabera, gizonezkoa saltokiaren erakusleihoa apurtu du hainbat telebista bereganatzeko. Particular de Coste kalean harrapatu dute, aparailuetako bat gainean zeramala. Polizia iturriek azken hilabeteotan Getxo udalerrian egindako beste hamaika lapurreta egozten dizkiote atxilotutakoari. Kasu gehienetan estolda tapa bat erabili du lapurrak, lokaletako leihoak edota ateak apurtzeko. Gainera, irailean adineko andre bati Areetan eginiko indarrezko lapurreta ere leporatzen diote.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!